ADIMEN ARTIFIZIALAREN BIDEZKO ALGORITMO BAT GARATZEA, TRATATU BEHARREKO EMARIEN KUDEAKETA, KONTSUMO ELEKTRIKOA ETA GIPUZKOAKO URAK, S.A.U. ENPRESAREN EDAR EPELE, APRAITZ ETA IÑURRITZA ENPRESEN ERAGIKETA OPTIMIZATZEKO.
Proiektu honen helburu orokorra da Epele, Apraitz eta Iñurritza HUAen saneamendu-sareetako emarien denbora errealeko kudeaketa optimizatzea, bai eta tratatu beharreko emariak maximizatzea, elektrizitate-kontsumoa murriztea eta HUA horien eragiketa optimizatzea ere. Optimizazio hori funtzionamendu-erregimen normal baterako zein uholde-aldietarako jorratu beharko da. Helburu hori lortzeko, konponbide bat garatu behar da saneamendu-sare bakoitzerako, gutxienez Adimen Artifiziala (IA) edo lege fisikoetan oinarritutako eredu matematikoak bezalako tekniketan oinarritua. Garatutako soluzioak dagozkien HUAen monitorizazio- eta kontrol-sistemekin integratu beharko dira. Era berean, proposatutako irtenbideek horiek garatzeko eta mantentzeko estrategia bat jaso beharko dute.