KUDEAKETA-APLIKAZIO BERRI BAT GARATZEKO ZERBITZUAK KONTRATATZEA, PLATAFORMEN DATUAK INTEGRATUZ ETA ADMINISTRAZIOAREKIN KOMUNIKAZIOA EGINEZ
Gipuzkoako Urak-ek plataforma desberdinetan dauden datu guztiak monitorizatzeko eta kudeatzeko sistema modernizatu eta zabaldu nahi du, atzitzeko, baliozkotzeko, bistaratzeko, interkonparatzeko, txostenak sortzeko, gertaerak sortzeko, mezularitzako eta administrazioarekin komunikatzeko tresna bat garatuz. Eskura dagoen informazioa historizatzea eta datu-baseetan biltegiratzea, hura prozesatu ahal izateko eta gertatzen diren gorabeherak, anomaliak eta matxurak zehazteko. Industria-jarduerei buruzko informazioa sistema digitalean sartzea, gainezkabide bakoitzean konektatutako jarduerak eta horien isurketen ezaugarriak zehazteko. Datu-baseak integratzea, hainbat aplikaziotan eskuragarri dagoen informazio guztia bilduko duen programa bat inplementatuz: ponpaketetako igarotze-emariak, vortex, emariak, gainezkatze-denborak, kontsumoak, etengabeko analizatzaileen uraren ezaugarriak, laborategiko analisia informazioa Uraren Euskal Agentziari igortzeko, isurketa-baimenetan ezartzen denaren arabera. Ekitaldi eta alarmen sorgailu bat sortzea, konfigurazio aurreratu bat izango duena, arau desberdinetan oinarritutako alarmak sortzeko. Gorabeheren aurrean mezu elektronikoak, push jakinarazpenak eta SMSak automatikoki bidaltzea. Kontratuaren helburua da garapen-zerbitzuak ematea, eta web aplikazio berri bat eta mugikor bat egitea, dauden funtzionaltasunak integratzeko eta gaitasun berriak gehitzeko. NEXT GENERATION EU BERRESKURAPENERAKO ETA ERRESILENTZIARAKO MEKANISMOTIK DATOZEN FUNTSEKIN FINANTZATUA, «ITSASERTZA ETA UR BALIABIDEAK BABESTEA» 5. OSAGAIAREN ESPARRUAN. 3. INBERTSIOA (C5.I3), «TRANTSIZIO DIGITALA URAREN SEKTOREAN» IZENEKOA.
Dokumentuak |
---|
Pliego técnico |
Carátula |
pliego administrativo |
DEUC |
DEUC XML |
25923180_Informe justificativo expediente de contratacion |
25923180_Resolucion aprobacion expediente |