GIPUZKOAKO URAK-EN 24 ORDUKO TELEFONO BIDEZKO ARRETA-ZERBITZUA
Gipuzkoako Urak, SAU enpresa publikoa da, eta uraren ziklo integrala egiten du. Gipuzkoako 74 udalerritako edateko uraren tratamenduaren eta hondakin-uren arazketaren arduraduna da. Gainera, udal ur-zerbitzuak kudeatzen ditugu udalerri horietako 61etan. Gure egitekoa ur-horniduraren kalitatea eta jarraitutasuna bermatzea da, baita ur-baliabideen kudeaketa eraginkorra ere, zerbitzatzen dugun komunitatearen jasangarritasuna eta ongizatea ziurtatuz. Gure konpromisoak betetzeko, funtsezkoa da kalitate handiko arreta-zerbitzua eskaintzea bezeroari, eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan. Zerbitzu horrek gai izan behar du partikularren eta elkartutako udal-erakundeen eskaerei eta beharrei eraginkortasunez erantzuteko eta kudeatzeko, betiere komunikazio irisgarria, efizientea eta erabakitzailea bermatuz.