BALIOLEGIKO HUA-KO TRATAMENDU BIOLOGIKOAREN BIRMOLDAKETA

Birmoldaketaren bidez nahi da gaitasun handiagoa izatea tratamendu biologikoan nitrogenoa ezabatzeko eta isurketarako ezarritako mugak bermatzea, tratamendu biologikoko bolumena handituz; horretarako, erreaktore biologiko berri bat eraikiko da. Hala, nitrogenoa ezabatzeko bolumen anoxikoa eta bolumen oxikoa handitu egingo dira. Lehen dekantaziotik datorren ura hiru biologikoetara berdin-berdin banatzeko, banatze-kutxatila berri bat eraiki behar da, kontuan izanik betiere kutxatila horrek era berean ahalbidetu behar duela edozein dekantagailuk trumoi-ekaitzen tanke moduan funtzionatzea eta hiru erreaktoreetara modu homogeneoan banatzea. Aire-banaketa aldatzea erreaktoreetan, analizatzaile jarraiak instalatzea eta guztia automatizatzea.

Dokumentuak
PROYECTO DE EJECUCIÓN DE LA REMODELACIÓN DEL TRATAMIENTO BIOLÓGICO DE LA E.D.A.R. DE BADIOLEGI (GIPUZKOA)