OKORRO BIDEKO BERURBANIZAZIOA - ORDIZIA
<!-- Generated by XStandard version 2.0.0.0 on 2016-11-11T20:14:08 --><p>Proiektuan zehazten diren azaleretan egungo espaloiak eta errepidea berrituko dira. Aurrez egungo espaloiak eraitsiko dira, errepideko zoruan fresaketa lanak burutu eta Okorro kaleko iparekialdeko espaloiaren zabalera 2m arte handituko da. Espaloiko errikuntza lanak baldosa hidrauliko bidez burutuko dira, errepidean aldiz, 5zm-ko AC 16 SURF D asfalto geruza berria burutuko da.</p><p>Bestetik, ur hornikuntza hoditeria eta estolderia azpiegitura berritu egingo da. Zehatz-mehatz, gaur egun dagoen saneamentu sistema bateratua bitan banatuko da, euri uren eta ur zikin jasoketa hoditeria ezberdinetan gauzatu dadin. Honekin batera, egungo ur hornidura sarea ere guztiz aldatuko da. <br /></p>
Dokumentuak |
---|